Miren Amuriza eta "Basa" Arizkunen



Idazleekin solasean ekimena martxan da berriro ere. Azaroaren 18an, astelehena, iluntzeko 19:00etan, Arizkungo Medikuaren Etxera Miren Amuriza etorriko da oraingoan gonbidatu gisa, “Basa” bere azken eleberriaz mintzatzera.

‘Basa’ eleberriak 80 urteko emakume baserritar bat du protagonista, eta Miren Amurizak duela bi urte Igartza saria irabazi ostean ondu du lana.

Zaintzaren inguruko ikuspegi ezberdinen talka agertzen du, idazleak «trinkoa, hautemangarria eta zuzena» bezala definitu duen liburuan.

Helduentzako bere lehen liburua du honakoa.