Pentsio duina, bizi duina!




Otsailaren 17an burutu zen elkarretaratzea Elizondoko plazan, Baztan Bidasoako pentsionistak Martxan mugimenduak deituta. "Bizi duina-Pentsio duina, guttiengo pentsioa 1080 €" leloekin.

48 lagun elkartu ziren Elizondon, antolatu den egutegiari jarraikiz. Gisa honetan, hurrengoa Donezteben izango da, martxoaren 16an, eskola aitzinean.

Mugimendu honen baitan, pentsionisten eta zahar partearen aldarrikapenak bidea luzea izanen dute, oraindik egoeratik eta eskaintzatik nahiko urrun daudelako, baina konbentzimendu osoz daude hau dela egin beharreko bidea, egin beharreko lana, jendeari eskaini beharreko egitura. Honelako multzoa ikusita animoak hartzen dira eta bertzeei  ere animoak emateko baliatzen da.

Hurrengoa, MARTXOAK 16, DONEZTEBE, ESKOLA AITZINEAN 12:00etan