Koronabirusa dela eta Baztango Udalaren erabakiak


baztango udala bilaketarekin bat datozen irudiak

Coronavirusa dela eta Baztango Udalak, gaur goizean alderdi guztiekin egindako bilkuran ondotik, neurri hauek hartu ditu:

-Giltxaurdi kirol instalazioak, kiroldegia, Arizkunenea kultur etxea, liburutegia martxoaren 30 artio hetsiko dira.

-Astebururako programatuak zeuden kultur eta kirol ekintzak bertan behera gelditzen dira.

-Martxoaren 18an egitekoa zen ordezko administrari ofizialaren hautaproba gibeleratuko da.

Modu berean, Nafarroako Gobernuak eskolak garbitzeko emandako irizpideak Baztango eskola desberdinei eta udal eraikinak garbitzen dituzten enpresei jakinarazi zaizkie.