Egoera latz honen
erdian (nahiz eta ez jakin erdian ote gauden, asko aurreratu dugun,
aurrerapenen osteko atzerapenak zeren ondorioz ematen diren...), Arranbelak
deliberatu du bere ekarpentxoa egitea, norabide batean: Pandemiaren inguruan
ertz ezberdinak ukituz, hausnarketarako klabe batzuk zabaltzea edo iradokitzea.
Baina nola egingo
dugu hori? Modu entretenigarri eta ustez erakargarri baten arabera, hamar
galderatako elkarrizketa eginez Baztango hainbat herritar erreferentziali, esan
bezala, euren erantzunen arabera egungo egoera nola bizi duten, zer kezka
dituzten, zer arazo aurrikusten dituzten, egoerari nola aurre egin daitekeen
eta beste azal diezaguten.
Datorren astetik
aurrera hasiko gara emaitzak erakusten eta noski, zuen guztien ekarpenari irekia
dago, Arranbelaren asmoa baita, elkarrizketen aitzakia probestuz, guztion
artean eta auzolanean burutu behar dugun hausnarketa sakonari ateak zabaltzea,
patxadaz baina aurrera beti!