Etxerat elkarteak
bere kezka agertu du Murcia II-n dagoen Patxi Ruiz euskal preso politikoa
jasaten ari den egoera dela eta. Berriki bere burua zauritu eta gose zein
egarri greba hasi du preso nafarrak.
Txantreako
presoaren hautua kartzelako arduradunek beraren aurka izandako neurriz kanpoko
erreakzio baten erantzun-protesta da, espetxean koronabirusak duen
eraginarengatik presoek egindako protesta baten testuinguruan izandako
gertakari baten haritik.
Patxi Ruizi
gertatutakoak euskal presoei ezartzen zaien salbuespen legediarekin lotura
zuzena du; premiazkoa da errealitate hori gainditu, urrunketarekin amaitu eta
euskal preso politiko guztiak hurbiltzearena.
Baztanen ere, Patxi
Ruizi elkartasuna adierazi diote hainbat pertsonak.