650 tontor igotzeko deialdia urriaren 3an


 


Izan Bidea dinamikaren baitan, datorren urriaren 3an milaka herritarrekin batera Euskal Herriko tontor ezagunenak igo nahi dira, 650 tontor inguru, preso eta iheslarien etxeratzearen alde eta elkarbizitza eta bakearen alde.

Urriaren 3an, inoiz egin den tontor igoera bateratu handiena egingo da Euskal Herrian, baztandarron kasuan gure inguruko tontor esanguratsuenak igoaz.

Herriz herri kuttunenak ditugun horiek igoko dira; maila altuenetik baxuenera, mendizale amorratuak ez ezik, familiak, haurrak, helduak, zahar eta gazteak, baita, urtean behin mendi-buelta txikia baino egiten ez dugun horiek guztiak elkartu nahi dira ekimen honetan eta horregatik guztiontzako eskaintza luzatuko da.

Izena eman nahi duenak hauxe helbidea: 650tontor.sare.eus.