Akanpada mugagabea proiektua gelditu arte

 



Egun gogorrak bizitzen ari dira Aroztegia gelditu asmoz akanpadan parte hartzen ari diren Aroztak. Etengabea da Guardia Zibilaren presentzia pasa de ostiraletik kanpaldia martxan jarri zutenetik, etengabea den bezala herritarren babesa, asteburu honetan egindako elkarretaratze eta mobilizazioetan nabarmendu den moduan.

Gaur, apirilaren 19a, astelehena, beharginak lanean hasi bezain pronto, obrak gelditu dituzte, beste behin ere, ekintzaileek. Ondotik, Guardia Zibil ugari bertaratu da baina ez du kanpalekua hustutzeko asmorik agertu. Joan den larunbatean ere goiz eta arratsaldez sartu ziren ekimenaren kanpaldian.

Ekintzaileek obrak proiektua gelditu arte akanpaturik jarraitzeko asmoa agertu dute, modu bakarra dela irizten dutelako herriaren hitza eta borondatea errespetatua izan dadin.