Etxerako bidean, Baztan zuekin!


 

"Denak batera, presoak etxera!" lelopean, Baztango Sortu eta Ernaik hainbat ekimen antolatu dituzte, hauek:

Abenduaren 31n, 20.00etan, Elizondoko plazan, elkarretaratzea burutuko da, "Etxerako bidean, Baztan zuekin!" pankartaren atzean.

Urtarrilaren 2an, 17.00etan, Amezti elkartean, "Izadi: espetxean jaiotako kontaketa" deitutako dokumentala eskainiko da eta txokolatada izango da bertaratzen direnentzat.  

Azkenik, urtarrilaren 8an, Baionan burutuko den manifestaziora joateko deialdia luzatu dute Sortu eta Ernaik, Baztandik autobusean joan nahi duenak, Intzan, Zubipuntan edo Ernaiko kideen bidez izena eman aha izango duelarik.