(H)ilbeltza: literatura beltza ikusgarri egiten



2023ko (H)ilbeltzaren edizio berria prest dago dagoeneko. Ohikoa den moduan, ilbeltzean eta aste batez ospatuko da Baztanen (H)ilbeltza, Euskal Nobela Beltzaren Astea. XIX. edizioa izanen da 2023ko hau eta data ilbeltzaren 23tik 29ra.

Jarraian azalduko dizuegun egitaraua izanen du aurtengo (H)ilbeltzak: 
  • 23, astelehena: Idazleekin solasean, V. (H)ilbeltza bekaren irabazlea: Eneko Barberenaren Suak erreko ez balu nobela beltza solasgai. 19:30ean Arizkungo Medikuaren etxean.
  • 25, asteazkena:  Odol bearbaguea, agirtuco da eguia eurea, Joseba Sarrionandiaren solasaldia 19:00etan Anizko Mendiarte elkartean.
  • 27, ortziralea: Zinema. Kareletik filmaren emanaldia (Anjel Lertxundi,1987). 19:00etan Iruritako Gizarte Bilgunean.
  • 28, larunbata: 11:00etan mahai-ingurua: Zurian beltz. Literatur itzulpenak eta itzulpozak, Garazi Arrula eta Garazi Ugalde. Moderatzailea: Amaia Apalauza. Arizkunenea kultur etxean, Elizondo. 14:00etan Bazkaria Erratzuko elkartean (txartelak eskatu ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidean). Bazkal ondotik, liburu aurkezpenak: Jon Alonso Amaiur bat urtero (Amaiurko Gaztelu Elkartea+(H)ilbeltza). Mikel Alvarez Euskalia (Elkar). Gaizka Ugalde Leonardo Sciasciaren Todo modo liburuaren itzultzailea (Erein). Iluntzean, Susmagarrien gaua. Baz Town, Erratzun barna.
  • 29, igandea: 11:00etan Itzuli beltza. Gorputz gorrituen solasa. 11:00etan Oronozko aparkalekuan. 19:00etan Ruper Ordorika: zuri beltzean, Arizkunenea kultur etxean, Elizondo.