Lehen harrera sentikorra jaso du Antton Troitiñok ere Intxaurrondora iritsi denean



Goizeko 4:00etan iritsi zen auzora, Huelvako espetxea eta 24 urteko espetxealdia atzean utzita. Bertsolariek, dantzariek eta herritarrek eskaini zioten lehen harrera. ONGI ETORRI!

Aurresku, bertsoak, loreak, besarkadak eta musuak jaso zituen Antton Troitiñok atzo sorterrira iritsi zenean. Goizeko 4ak izanagatik zain zituen bertan herritarrak eta lagunak.