KULTUR BATZORDEA

Irailaren 28an egin zen azkeneko Kultur Batzordea.
Bertan dirulaguntzak eskatzeko irizpideaz solastu zen 
eta hemen duzue orduko akta.
Ondoko batzordea Urriaren 26an izanen da 
Hortan Batzordearen funzionamenduaz solastuko dira. 
Oroitu beti ere erekiak direla eta zuen iritzia inportantea dela.



4. KULTURA BATZORDEAREN AKTA

2011ko irailaren 28an

ORDUA: 20:00
BUKAERA: 21:45
LEKUA: UDALETXEKO OSOKO BILKURA GELA

BERTARATUAK:

1.      Pello Iriarte. Zinegotzia.  NABAI
2.      Maider Sobrino. Baztandarren Biltzarra elkartea
3.      Rosa Mari Sánchez. Elizondoko Musika  Banda Recreo
4.      Rafael Diaz. Elizondoko Musika  Banda Recreo
5.      Isabel Aleman. Amaiurko Otsondo elkartea
6.      Isabel Olave. Zinegotzia. UPN
7.      Mª Carmen Iribarren. Zinegotzia. UPN
8.      Juanjo Leiza. Etnografia Museoa
9.      Edurne Viguria. Elizondoko Abesbatza
10.   Patrizia Jaurena. Erratzuko Kultur elkartea
11.   Xabier Ballarena. Erratzuko Kultur elkartea
12.   Maider Navarro. 
13.   Jon Barberena. Baztango Bertso Eskola
14.   Oianko Garde. Jo ala Jo elkartea
15.   Maribel San José. Aranabia Kultur Elkartea
16.   Elurre Iriarte.
17.   Josune
18.   Luis Mari Ruiz (Donejakue Bidea)
19.   Maitane Maritorena. Kultura zinegotzia BILDU
20.   Ana Larruy. Kultura teknikaria.
21.   Lohitzune Nuin (Itzulpen lanetan aritu zen)


GAI ZERRENDA:

2011ko irailaren 7ko kultura Batzordean egin/ erran zenaren laburpena irakurri zen, desadostasunik agertu ez zenez, aho batez akta onetsi da.

Ana Larrui Kultura teknikariak diru laguntzak ematerako orduan hiru diru partida bereizten direla azaldu du (kultur elkarteak alde batetik, Guraso elkarteak bertzetik, eta hirugarrena “bertzeak” izenburupean ).

Ondotik Jarduera soziokulturalak egiteko Baztango elkarte eta taldeendako dirulaguntza deialdiaren dokumentazioa irakurri du. Dokumentuari hiru ekarpen egin zaizkio:

Juanjo Leizaren ekarpena IRIZPIDEAK atalean gehitzeko: Talde desberdinen arteko elkarlana baloratuko da.

Isabel Olaberen ekarpena IRIZPIDEAK atalean gehitzeko:Elizondotik kanpo egiten diren ekitaldiak, Baztango gainerako herri ttikietan egiten direnak alegia, baloratu eginen dira.

Elurre Iriarteren ekarpena UDALAREN BETEBEHARRAK atalean gehitzeko: Udalak bere eskura duen materiala, baliabideak, lokalak… uzteko betebeharra du.

Diru laguntzen inguruko ekarpen eta azalpenekin Batzordea 21:30ak artio luzatu da, hori dela eta ez dugu astirik izan deialdian zetorren hirugarren puntua aztertzeko: 2011ko abuztuaren 10eko Kultura Batzordean banatutako fotokopien gainekoa.

Maitane Maritorena Kultura zinegotziak proposatu du hurrengo Batzordean puntu horretatik hastea.

Pribatasun legea dela eta norberak jasotzen dituen emailetan bertzeen helbideak ez direla azaltzen ahal aipatu du Anak. Aktan jasota geldi dadin, denon oniritziarekin bertzeen helbideak ere ager daitezela adostu da.

Bertzalde, Maitanek galdetu du ea zergatik ez dugun Batzordearen tenorea orduz aldatzen. Denok ados paratu dira hurrengo kultura Batzordeak ilunabarreko 19:00etan egiteko.


HURRENGO BILERA: Urriaren 26an, 19:00etan Baztango Udaletxean.

  

Baztanen, 2011ko irailaren 30ean

Maitane Maritorena
Kultura zinegotzia