CENTAURO SAHERREK VENEZUELAKO IRAULTZAREKIN GAZTETXEA BEROTU ZUEN


Elizondoko gaztetxerat hurbildu zirenek Centauro Saher Venezuelako abeslari iraultzailearen kantaldiaz gozatu zuten ortzegun gauean. Prozesu bolivarriarrean sortzaileen egitekoaren berri eman bidenabar Venezuelako iraultzarenak baina aldi berean, herri eta borroka guztienak izan daitezkeen  kantak eman zituen; maitasuna iraultza ekintza goren gisa aldarrikatuz, hegoamerikar eta karibear akordeez lagundurik, kitarrarekin edo cuatroaren erritmo biziekin emanaldia komunikazio eta elkar truke ariketa atseginean bihurtu zuen. Iraultza eta sormen artisko-kulturala eskutik doaz Venezuelan kontzientziak inarrosiz eta errealitatea errotik aldatuz. Mila esker Centauro!