Saltatu eta joan eduki nagusira
HONDAKINAK PREBENITZEKO EUROPAKO ASTEA
Datorren azaroaren 17tik 25era izanen da Hondakinak Prebenitzeko
Europako Astea. Horren barnean prebentzioaren inguruko ekitaldi ugari eginen
dira Nafarroako hainbat mankomunitate eta udaletan. Baztanen, azaroaren 20an ,
liburuak trukatzeko “Liburuen Truke-Hozkailua” izeneko gunea paratuko da , herritar guziei zabalik
Bertan trukatzeko liburuak egonen
dira eta erakusmahai bat hondakinak prebenitzeko informazioa eta egitasmoaren
inguruko iritzia emateko edota trukatutako liburua aipatzeko bisita liburua. Halaber, Baztango Udaleko eta CRANAko ordezkariek hasiera ekitaldia eskainiko
dute.
- NON: Udaletxe aintzineko atarian
- NOIZ: asteartea, Azaroaren 20a, 19:00etatik aitzinerat