AUTO-DEFENTSA IKASTAROA


Larunbatean, Udal Berdintasun Batzordeak antolatuta, Autodefentsa Feminista ikastaroa izan zen. Batetik, 
  • AUTO: emakumeei zuzenduta baitago, bai norbanako moduan bai eta kolektibo bezala,
  • DEFENTSA: eguneroko eraso guzti horien aintzinean babesteko, bortizkeri fisikoa iceberg baten ageriko punta bertzerik ez dela kontutan hartuz
  • FEMINISTA: egunerokotasuna "betaurreko morez" begiratzeko beharra azpimarratzeaz gain, horretarako gonbidapen bat izan nahi duen heinean.

Goizean zehar, eguneroko bizitzean, lanean, ikastetxean, koadrilan... hain arruntak zaizkigun eraso mota ezberdin aunitz hautemateko tresnak eskaini ziren. Bertzetik, eraso fisikoen aintzinean erantzuteko modu eta teknika zenbait irakatsi eta praktikatzeko aukera ere izan zen.
Bertaratutakoen balorazio positiboaren ondorioz, bigarren saio bat antolatzeko gelditu ziren. Saio berri horretan eraso mota ezberdinek sortarazten dituzten sentimenduak hauteman eta horiek kudeatzeko moduari buruz solastuko gara, bai eta erasoei aitzin egiteko tekniketan sakondu ere. Hitzordu berri hau emakume guztientzako zabalik egonen da berriz ere.