ETXEBIZITZA HUTSAK, ALOKAIRU PUBLIKOA

Mikel Garciak iritzi artikulu hontan alokairu publikoak sustatzeko beharraz ari zaigu. Akitu gabe gelditu diren eraikuntzak, saldu ezinik prezio altuetan mantentzen dituzten pisuak, administrazioarenak diren etxe hutsak, erabiltzen ez diren kostaldeko bigarren apartamentuak… 255.000 etxebizitza huts baino gehiago daude Euskal Herrian, eta moduak badaude horri aitzin egiteko, baina ez dira neurriak hartzen.