Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: ekaina 28, 2013
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan


Erdiz
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

BAZTANGO ESKOLETAKO JANGELETATIK TOKIKO EKONOMIAN ERAGITEN

Atzoko atsalde bereziki bero eta sapan Elizondoko Arizkuneneako sabaian  Baztango eskoletako jantokiei buruz aritu ziren. Hitzorduak “Eskoletako jangeletan zer jan, halako Baztan” izenburua zuen eta antolatzailea Baztango udala zen.  Joseba Otondo alkateak ongietorria eman eta elikadurak politika publikoetan eta tokiko ekonomian eduki beharrezko garrantzia azpimarratu zuen. Ondotik, Laura Andresena gizarte zerbitzuetako teknikariak Baztango eskoletako jantokiei buruz egindako azterketa aurkeztu zuen. Jantokia duten eskolak Amaiur, Arizkun, Erratzu, Elizondoko eskola, Baztan ikastola, Haur eskola eta Irurita dira. Eskolaz eskola datu xeheak eman zituen eta bilketaren emaitza gisa Baztanen eskoletako jantokietan egunero 392 oturdu ematen direla erran zuen, banaz bertze 4,47 euroan eta denera ikasturtean 220.000 euro inguru mugitzen direla . Halaber, kontratu mota desberdinekin, lan-aldi erdikoak eta ordukakoak denera 23 sukaldari eta zaintzaile daude. Eskoletako batzuk ze...
Irudia

TOKIKO GARAPENARI ETA INGURUAREN BABESARI BURUZKO JARDUNALDI ARRAKASTATSUA

Larunbat goizean Erdiz Bizirikek eta EHNEk Elizondon antolaturiko tokiko garapenaren eta inguruaren babesari buruzko arialdiak herritar aunitzen interesa pizteaz gain, goi-mailako adituen eskutik gogoeta interesgarriak plazaratu zituen.
Irudia

"HIRU ILARGI LAURDEN"EN AURKEZPEN ARRAKASTATSUA

Ernesto Prat Urzainkik  Hiru ilargi laurden  eleberria aurkeztu zuen ortziral gauean gaineraino bete zen Elizondoko gaztetxean. Egurrezko estufaren bero zaharraren arrimuan Ernestok eleberriaren jatorrian egon diren hainbat gairen inguruko gogoeta antzestua egin zuen . Hala, estatuaren jazarpenak eta ihesaldiak ekarritako sasialdiaren bakartasunari eta itolarriari buruz isilik mintzatu zen, joan-etorriak eta egun unagarriak antzestokiko taula soilean biluztuz. Primo Levi aipatuz bizitzako ez ohiko eta muturreko egoerak idazketan hasteko pizgarriak direla oroitarazi zuen . Modu berean, bertze euskal iheslari politikoen bizipenen harira, ihesaldiak eta sasiko bizimoduak orain bezala, lehen ere, herritar aunitz hitzen uberarat eraman dituela  aitortu zuen.  Hiru ilargi laurden en istorio nagusiaren enborrean dauden arkeologiari, Txiapasi, eta zapatistei buruzko irudiak eman bidenabar Silvio Rodriguezen  unicornio azul ek utopiaren eta ezinezkoaren arte...
Irudia

Baztan-Bidasoako greba orokorreko egitaraua

7:45- Elkarretaratzea Behobian, kedada hoteleko parkingean. 9:00- Kotxe karabana eskualde barna Beratik abiatuta (Botxoko parkinga) eta Elizondon bukatuta. 13:00- Herri bazkaria Elizondo. Bakoitzak janaria eramatea eta han denon artean banatuko dugu. 17:00- Manifestazioa Donezteben (Avia gasolindegitik abiatuta).
Blogger zerbitzuak eskainia