EKAINAREN 15ean MIARRITZEN IHESLARIEN ALDEKO EKITALDIA


Munduko bazter anitzetan ehunka iheslari gaude, eta Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea jorratu nahi dugu, mundutik herrira itzuli. Arazo politikoaren konponbide integrala bultzatu nahi dugu, horrek ekarriko duelako gure arazoaren behin betiko ezabatzea. Herria eraman genuen gurekin, herria bizi izan dugu urrun egonik ere, eta herria da gure hatsaren ezinbesteko oinarri.