8 URTEKO ZIGOR ESKAERA ARRAIOZTAR BATENDAKO 2011ko SANFERMINETAKO ISTILUENGATTIK

Antsoain eta Arraiozko hiru bizilagun epaituko dituzte gaurtik aitzin Iruñean, 2011ko sanferminetako prozesioan Iruñazarra tabernan izan ziren istilu batzuengatik. Haietako batendako zortzi urteko kartzela zigorra eskatzen dute.
Arraiozko bizilagunari bi poliziari eraso egitea egozten diote eta zortzi urteko espetxe zigorra eskatzen dute harentzat. Antsoaingo bientzat, aldiz, bederatzi hilabeteko kartzela zigorra galdegin dute.
Istiluak sanferminetako prozesioan izan ziren, Iruñazarra tabernaren parean. Udaltzainek gazte batek eraso egin ziela esan zuten eta taberna barrura sartu ziren, han ezkutatu zela argudiatuz. Lekukoen arabera, bezero eta langileen aurka oldartu ziren poliziak, eta tabernarietako bat eraman zuten atxilotuta. Gerora etorri ziren inputazioak eta zigor eskaerak.