Bortziri eta Malerrekako Mankomunitateek eta
Baztango Udalak birziklaia indartzeko helburuarekin itsaskin bereziak prestatu
eta edukiontzietan paratu ditu beira,
paper-kartoi eta ontzien edukiontzietan bakoitzean bota
daitezkeen hondakinen berri emateko.
Jendeari sortzen
zaizkion zalantzak argitzea dute helburu, hondakinen bereizketa hobetuz
birziklapena tasak haunditzearekin batera.
Puntu ezberdinetan jarri den kartel orokor bat
ere egin da, bertan edukiontzi urdina,horia eta berdea irudikatuak agertzen
dira hauetariko bakoitzera bota daitezkeen hondakinen zerrendarekin batera.