Aldude Mendia Koordinakundeak Mendiaundi alderdiko
harrobi proiektua salatzeko ekintza ikusgarria egin zuen larunbatean eta horren berri prentsa ohar baten bidez azaldu zuen:
Aldude Mendia Koordinakundeak Mendiaundi alderdiko
harrobi proiektua salatu nahi du. Nafarroako Gobernuaren babes ulertezina duten
enpresek paraje hau hondatu nahi dute Natura 2000 Sareak babestutako lurraldea
izan arren.
Orain dela gutxi, Nafarroako Gobernuak Silice Navarra
S.L. enpresak egin dituen lur-erauzketak baimentzen dituen ebazpena argitaratu
du. Lur-erauzketa hauek oso baldintza eskasetan egin dira aurreikusitako
lanaren laurdena ere burutu gabe, zorionez!
Lur-erauzketak egitea baimentzen duen ebazpeneko txosten
teknikoek diotenez, erauzketa horiek lurralde honetan eragingo duten suntsiketa
ez da berreskuragarria izanen. Gainera, babestutako lurraldeen araudi
Europarraren arabera harrobiaren ustiapenera bideratuta dauden lur-erauzketak
ez egitea aholkatzen da.
Aldude Mendia Koordinakundeak Seo BirdLiferen
laguntzarekin batera, espazio hau babesteko lan egingo du. Horretaz gain, gure
ingurune naturalaren suntsiketa jarduera hauek aurrera jarrai ez ditzaten
saiatuko da, gure ondarerik kuttunena baita.
Honengatik guztiagatik, laguntza mezua zabaltzen dugu
Mendiaundiko hegaletan, desagertarazi nahi duten mendian hain zuzen. Inguruak
silice hautsez estali nahi dituzte ustezko lanpostu batzuen truke suntsituko
dituztenak kontuan hartu gabe.
Arrazoi honengatik, Nafarroako Gobernuaren jarrera salatu
nahi dugu eta laguntza eskatu jendeari lurralde hau enpresen diru-goseaz
babesteko.