Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) partaide berria da Baztan joan den larunbatetik, euskararen normalizazioan hizkuntza politika aitzin eramateko helburuarekin. Azkeneko datuen arabera, Baztanen %75a da euskal hiztuna, eta %12k euskara ulertzen dute baina ez dute solas egiten.
UEMAko batzarrean izan ziren Maitane Maritorena eta Maite Oteiza zinegotziak eta GarbiƱe Elizegi alkatea. Azken honen ustez ustez, euskaraz bizitzeko Nafarroako Gobernuak jartzen dituen trabak ikusita, beharrezkoa da UEMA bezalako erakundeetan egotea eta inguruko bertze herriak animatzen ditu pauso hori emateko.