ESPAÑAKO BANDERA PARATZEKO AGINDUA AILEGATU DA BAZTANGO UDALERAT

Baztango udal taldeak prentsa ohar baten bidez adierazi duenez, Baztango  herritarren  borondatearen  gainetik  Nafarroako  Gobernuak udaletxean  Espainiako  bandera  paratzeko  eta  ikurrina  galerazteko  agindua eman  du.   
Prentsa oharrean adierazten duen bezala, arazorik ez zen tokian arazoa sortu dute eta herritarren borondatearen kontra ikur bat inposatu. Euskaldunen identitate nazionalaren kontrako erasoa garbia da, herritarrek  bizi  duten  egoera sozioekonomikoa  desbideratu  bertze helbururik ez duena.
Prentsa ohar osoa hemen