BIZI TOKI proiketuak hezkuntza ereduaren alternatiba praktikara eramatea du helburu eta joan den ortziralean horren nondik norakoak azaldu zituen gaztetxean bertako kidea den Gorka Torrek. 18 lagun inguru elkartu ziren hango funzionamenduaren berri ezagutzeko.
Behazuneko baserri batean kokatua dago eta duela 5 urte hasi zuten hausnarketa prozesua eta hiru urte da martxan jarri zutela. Adin
guztietako eta Euskal Herriko leku desberdinetako 15 lagun inguru daude lanean gaur egun.
Bizi
tokirentzat egungo eskola kapitalismoaren beharretarat moldatua izan da eta
beraz eskolaren kontzeptua gainditu behar duen eredua bilatzen dute. Eskola bizi sozialetik banatua
dagoen eta instituzioen esku dagoen jarduera bat bezala ikusten dute.
Historikoki haurren hezkuntza
komunitatearen esku egon da, beraz haurren hezkuntza sistema instituzional eta
delegatu baten esku uztearen aurka agertzen dira Bizi Tokin. Gure haurren
hezkuntza gure esku dagoen heinean geronen ardura behar lukee. Gure
baloreak eta bizitzari eman nahi diogun zentzuaren trasmisioa
komunitatearen ardura da.
Bizi Tokiko balore batzuk:
- Euskaraz bizi: euskaraz aritzeko eta ez dakienak ikasteko konpromisoa dago bertan.
- Autonomia ekonomikoa: ahal den heinean elikadura burujabetza izateko lana egiten dute. Baratza... bertako haziaren garrantziaren transmisioa, sendagaien arloa....
- Ibilbide horizontal zirkularra
- Kolektibotasuna
- Naturarekin orekan bizi
- Pentsamolde kritikoa bizi
EGUNEROKOA GAINETIK
Etxean arau eta ordutegi komun
batzuk daude.
Goizero inguru minguru:
partaide guzien hartean egiten den bilkura, ondotik idazteko irakurtzeko eta
kalkulua praktikan jartzeko txokoan egoten dira.
Arratsaldean baratza,
kantagintza, jarduera fisikoa, joko gela, etxearen
zaharberritzea, marrazkilaritza, dantza... normalean bi jarduera
batean ez dira egiten, haurraren arreta erakartzeko asmoz.
Astearte gauetan bilkura egiten
da: antolaketa, jarduerak, komunikazioa, metodologiak...
Gomendatutako zenbaitzu liburu.
- La bala y la escuela
- El educador mercenario
- Nunca fue a la escuela