BAZTANGO UDALAK HERRITARREN LAGUNTZA ESKERTU DU ETA UHOLDEEN KALTEEN AITZINEAN EGIN BEHARREKOA AZALDU
Prentsarat eta etxe guzietarat igorri duen zirkularrak hala dio:
Baztango Udalak eskerrak eman nahi dizkie egun hauetan lanean aritu diren herritar guztiei. Bidenabar, jakinarazi Baztango Udalak uztailaren 7an izandako Ezohiko Osoko Batzarrean aho batez onartu zuela Nafarroako Gobernuari Baztan hondamendi eremu izendatzea. Hemendik aitzinerat eta normaltasuna ahal bezain agudo lortzeko lanean jarraituko dugu, hortaz, beheitian ageri den informazioa helarazten dizuegu, eta jakinarazi diru laguntzak bideratzeko lanean ari garela.
2014ko uztailaren 4ko uholden ondorioz kaltetuak izan direnek obra baimena eskatzeko jarraitu beharreko prozedura:
1. Uztailaren 4ko uholdeen ondorioz kaltetuak izan direnek nahitaez obra baimena eskatu beharko dute edozein etxebizitza edo lokaletan obra egiteko.
2. Baimenarekin batera etxebizitza edo lokala uholdeen ondorioz kaltetua izan dela adierazi beharko da.
3.- Obra ttikiak direlarik, eskaera Udal erregistroan sartu eta egun batera emanen da baimenak. Eskatzaileek udal bulegoetatik hartu beharko dituzte baimenak.
4. Obra handiak direlarik, eskaeraren azterketa zehatzagoa eskatuko da. Eskaera Udal erregistroan sartu eta egun beteko epean abisatuko da, jarraitu beharreko prozedura zein den azalduz.
5. Jarduera ekonomikoren bat duten lokalen eskaerek lehentasuna izanen dute.
6. Jarduera ekonomikoa duten lokalek obra baimena lortu ahal izateko, nahitaezko baldintza izanen da obrak legalizatuak egotea.
ARBOLAK
Erreka bazterrean dauden arbolak ez dira baimenik gabe hartzen ahal, eskaerak Udaletxean egin.
ZABORRA
Hemendik goiti bota beharreko zaborrak, norberak kudeatu beharko ditu, edozein zalantza izanez gero (zein zabor norat bota) Udaletxerat deitu. 948 580 006
Eremu pribatuetan dauden arbola, harri, zaborra... garbitzea pribatuaren ardura izanen da.
Edozein zalantza duzuela Baztango Udaletxerat deitu edo udal bulegoetarat etorri.
Aldez aurretik esker mila guzti-guztioi.