KASINO ELKARTEAREN LURRARI BURUZKO PRENTSAURREKOA

Baztango Udalak egindako prentsaurrekoan azaldu dutenez, abiatutako ikerketaren ondorioz Udalak hainbat dokumentazio aztertu ditu eta argi gelditu da kasinok aurkeztutako dokumentazioak ez duela inolaz ere frogatzen Kasinoren azpian dagoen lur zorua udalarena ez denik. 
Hau ikusita, udalak horrela jakinarazi dio Kasino elkarteari eta tasazio bat egingo duela lurzoru hori okupatzeagatik dagokion kanona kobratzeko.