BILERA IREKIAK ANTOLATU DITU BAZTANGO EH BILDUK


 

Sei bilera ireki antolatu ditu eta bertan legealdi hontan egin den lanaren balorazioa egiteko aukera izanen da. Denak Arizkunenean eginen dira 19:30ean:
  • Azaroaren 21: Baliabideen kudeaketa eta oinarrizko azpiegiturak. Uraren, energiaren, hondakinen gestioari buruz eta mugikortasunari buruz mintzatuko da.
  • Azaroaren 28: Eskubide sozialak. Zerbitzu sozialak, osasungintza eta berdintasuna izanen dira mintzagai.
  • Abenduaren 5: Euskara, kultura eta hezkuntzari buruz solsatuko dira
  • Abenduaren 10: Parte hartzea eta instituzionalizazioan herritarren parte hartzea, udal batzorde irekiak, Batzar Nagusia eta herrietako batzarrak, herri galdeketak, erabakitzeko prozedurak...
  • Abenduaren 12: Tokiko garapena. Nekazaritza, jarduera ekonomikoak, komertzioa, turismoa, zaintzen ekonomia...
  • Abenduaren 19: Lurraldearen antolaketa. Hemen berriz, Udal Planaz, hirigintzaz, komunaletaz, Baztango inguruaz....
Bilera irekiak izanen dira eta interesa duen guziak agertzeko konbitea du.