Euskaraz bizitzeko nahian
urratsak emateko helburuarekin, dinamika abiatu zuen Kontseiluak Nafarroan
orain bi hilabete. ''Hamaika egun'' izeneko dinamikaren baitan deialdi nagusi
bat egin da: apirilaren 25ean Anaitasuna pabiloian egingo den ekimena.
Bertan,
euskaraz bizi nahi duten pertsonek Nafarroan euskaraz bizitzeko zer norabide
eta neurri hartu behar diren aurkeztuko da.
Gaur egun Nafarroan euskararen
normalizazioari bideratutako bitarteko ekonomikoen murrizketa izugarria
gertatzen ari da, hainbat proiektu itotzera ailegatzeraino. Egoera pertsonal arras gogorrak sortu dizkie Nafarroako Gobernuak, berak hartutako erabakien ondorioz. Horrelako egoerak bizi dituzten
pertsonen kontakizunak ditu ''11 egun oztopo guztien gainetik'' dokumentalak. Baina, ez da hori
bakarrik ikus daitekeena. Euskalgintza, herritarren lanari eta borondate
irmoari esker aitzin egiten ari da, oztopo guzien gainetik.