AROZTEGIAKO PROIEKTUA UDALA ETA HERRITARREN GAINETIK EGITEKO ASMOA SALATU ZUTEN ATZO LEKAROZEN


Lekarozko herrian Aroztegiako PSISa salatzeko eta Baztango aferak Baztanen erabaki behar direla aldarrikatzeko atzo eguerdian elkarretaratzea egin zuten. 100 herritar baino gehiagok. Nafarroako Auzitegi Nagusiak baliogabetutako eta aitzineko aldian ez bezala orain Baztango Udalaren eta herritarren gainetik salto eginez tramitatu nahi duten Aroztegiako PSISa salatu zuten. Lekarozek 341 biztanle ditu eta Aroztegiako proiektuan 230 etxebizitza lur urbanizaezinean egin nahi dute, baita luxuko hotela eta golf zelaia ere.