Euskal
preso politikoek pairatzen duten dispertsio politikarekin bukatzeko dinamika
berri bat paratu da martxan Baztanen. Dispertsioarekin akitzeko HITZORDUAk
antolatuko dira hilabetez hilabete eta herriz herri, formatu ezberdinen bidez baztandar guzien parte hartzea bilatuz. Lehen
HITZORDUA, urtarrilekoa, Erratzun izanen da:
Urtarrilaren
30ean, ortziralea, ‘Dispertsioaren bizipenak’ izeneko solasaldia eginen da,
arratsaldeko 7:30ean Erratzuko Lixutegian. Gari Garaialde argazkilariak ‘Zu
ikusteko bidean’ izeneko lana aurkeztuko du eta ondoren dispertsioa sufritu
duten baztandarren familiarrek beren bizipenak kontatuko dizkigute.
Urtarrilaren
31n, larunbata, elkarretaratzea izanen da Erratzuko plazan eguerdiko 12:30ean.
Denon
artean lortuko dugu, dispertsiorik ez!