Euskal Nobela Beltzaren Astea Idazleekin solasean ekimenarekin hasi zen atzo Anizen. 20 pertsona inguru elkartu ziren Eneko Aipurua idazlearekin batera Herensuge Gorriaren Urtea liburuari buruz solasteko.
Idaztearen prozesuari buruz solastearekin batean, literatur lanean agertzen diren bertze zenbait gai jorratu zituzten: arrazakeria, ustelkeria...
Nobela beltzari buruz aritzeko aukera izan zen ere bai: ezaugarriak, ereduak, euskal nobela beltza eta abar.
Nobela beltza generoa aztertzen hasteko baliatu zuten bertaratutakoek giro ederrean. Ondoko egunetan izanen diren ekitaldiak gogoratu zituzten:

- Gaur Mariano Izetaren Dirua Galgarri liburuaren aurkezpena eta solasaldia 19:00etan Arizkunenean
- Ortziralean: Baztango kontu beltzak 20:00etan Gaztetxean
- Larunbatean mahai ingurua, erakusleihoa, bazkaria, aurkezpenak eta gau susmagarria
- Igandean mendi itzulia eta bertso trama.