EUSKARA BATZORDEAK HAURRENDAKO ANTOLATUTAKO EKITALDI ARRAKASTATSUAK


Baztango Udaleko Euskara Batzordeak abenduan haurrendako antolatu dituen ekitaldiak aski arrakastatsuak izaten ari dira. Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko egunaren harirat Asier Kidam magoak Arizkuneneko aretoa haurrez bete zuen, igandean Kulunkantauri ikuskizunean ere jende andana bildu zen Iruritan, guztiak Ibai Esoain ipuin kontalariak zer kontatuko. Astelehenean berriz, Amaiurren Xaldun Kortin haurrekin jolasteko tailerrean parte hartu zuten hainbat guraso, haur eta irakaslek.