HONDAKIN BILKETARI BURUZKO INFORMAZIOA DUEN EGUTEGIA BANATU DU AURTEN ERE MANKOMUNITATEAK

Aurten, urtero bezela, Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek zonaldeko etxe guztietara bidali den egutegia prestatu dute. Bertan Hondakin bereziak biltzeko garbigune mugikorreko ibilaldiak ageri dira Hondakinen inguruko bertze informazioarekin batean:
  • Traste haundien bilketa zerbitzuko telefonoa
  • Konpost kanpainetako datuak,
  • Auzo-konpostaguneen kokapenak
  • Arropa edukiontzien kokapenak
  • Bilketa datuak
  • Zein edukiontzietara bota behar den hondakin mota bakoitza
  • Bertze sentsibilizazio kanpainen inguruko informazioa
  • Telefonoak, etab.
Gainera, ale bakoitzak zenbaki bat du urtean zehar hainbertze zozketa egiten baitira. Aurten hiru hilabetero eginen da zozketa eta guztira eskualdeko dendetan gastatzeko 300 €-ko 4 erosketa txartela banatuko dituzte. Lehenbiziko hiru hilabeteko zenbaki sariduna 7709 izan da. Saridunak Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du martxoaren 31 baino lehen (948 63 52 54)