LABek BAZTANGO ZAHAR ETXEKO HAUTESKUNDE SINDIKALAK IRABAZI DITU

Atzo izandako hauteskunde sindikaletan LAB Baztango Zahar Etxeko lehenengo indarra izatea lortu du.  Igorritako prentsa oharrak hala dio:
Gaur urtarrilak 26 Baztango Zahar-Etxean Hauteskunde sindikalak egin dira eta langileek Lantegi Batzorde berria eta beraz ordezkaritza berria aukeratu dute, LAB izan delarik bozka gehien lortu dituen sindikatua.

Lehenik eta behin LAB sindikatutik Zahar-Etxeko langile guztiak zoriondu nahi ditugu, egondako parte hartze altuarengatik. Konkretuki langileek %85ek hartu du parte, eta benetan zoriontzeko
moduko parte hartze bat da. Datu honek garbi erakusten du Baztango Zahar-Etxeko langileen
konpromiso maila altua lantegiko gaiei dagokionez.

Bertze aldetik langileek emandako babes zabala eskertu nahi dugu. LABek bozkatu duten pertsonen bozken %65a lortu ditu eta aukeratzen ziren 5 ordezkarietatik 4, eta hori horrela izan bada jendeak guregan jarri duen konfidantzagatik izan da. Guk aurreko egunetan erran dugun bezala, berriz adierazi nahi diogu LAB bozkatu eta ez bozkatu dutenei orain arteko bidetik jarraituko dugula baino noski orain artekoa hobetzeko asmoarekin.

Orain arte bezala langileen parte hartzea bultzatzen jarraituko dugu, dituguen arazoei modu
kolektiboan erantzunez orain arte bezala. Hauteskunde emaitzek komitearen lidergoa eramateko
erronka luzatu digute eta ez dugu hutsik eginen. Baino hala eta guztiz ere Zahar-Etxeko arazoak
bertan diraute eta horiek konpontzea langile guztien konpromisotik etorriko da. Orain arteko
bideak erakutsi digu Komiteak bere kabuz bakarrik ez duela arazo guztiak konpontzeko gaitasunik eta denon inplikazioa behar beharrezkoa dela. Guk erran bezala bide horrretan jarraituko dugu, gure ahalegin guztiekin lantegi batzorde bezala eta baino langile guztiek osatzen dugun kolektibotasunetik dauzkagun erronkei aurre eginez.

Elizondon 2015ko Irailak 26