Zonaldeko hainbat udalek behin eta berriz gure kezka agertu dugu N-121 errepidearen egoerarekin. Udal ordezkari bezala hainbat bilera egin ditugu gai honen inguruan dagoen egoera modu batean edo bertzean hobetzeko eta herritarren segurtasuna bermatzeko.
Orain dela hiru urte hasi ginen errepide honetan dauden tunelen inguruan Nafarroako Gobernuarekin kanpaina informatibo bateratu bat egiteko prestatzen. Hainbat atzerapen eta oztopo gainditu ondoren kanpaina hau abiatuko dugula jakinarazteko bildu gara gaurkoan hemen. Bai suhiltzaileekin baita Nafarroako Gobernuko larrialdietako arduradunekin bildu ondoren tunelen inguruko informazio eskasa zegoela konturatu ginen eta informazio falta honek herritarren segurtasuna arriskuan jarri zezakela. Modu honetan, kanpaina hau abiaratzea erabaki dugu herritarrek informazio gehiago eskuratu ahal izateko eta zalantzak
argitu ahal izateko.
Horretarako gure herrietan Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egindako eskuorri informatibo bat banatu dugu. Aldi berean eskualde mailan izango diren bilera informatiboen hitzorduak banatu dira herritar guztiak bilera hauetara gonbidatuz.
Bilera hauek izango dira:

- Malerreka: Urtarrilaren 15ean arratsaldeko 7tan Doneztebeko Zinean
- Baztan: Urtarrilaren 19an arratsaldeko 7tan Elizondon, Arizkunenea Kultur Etxean
- Bortziriak: Urtarrilaren 20an arratsaldeko 7tan Lesakan, Udaleko Osoko Bilkura Gelan