Xabier Makazagak El caso Portu-Sarasola. Los encubridores de la tortura al desnudo izeneko liburua idatzi du. Izenburuak argi adierazten duen bezala Igor Portu eta Mattin Sarasola lesakarrek jasandako tortura kasuak hartzen ditu hizpide. Tortura modu sistematikoan erabiltzen segitu ahal izateko, estatuko egiturek egia manipulatu eta tortura altxatzeko antolaturiko egituren montajea agerian utzi nahi izan du egileak.
Igor eta Mattin 2008ko urtarrilaren 6an atxilotu zituzten ETAko kide izatea leporatuta. Inkomunikatuta zeudela, ospitaleratu zituzten, larriki zaurituak. Gipuzkoako auzitegiak, atxiloketa eta galdeketan parte hartu zuten guardia zibilak zigortu zituen, aina Espainiako epaitegi gorenak zigorrak baliogabetu zituen eta absolbitu egin zituen.
Xabier Makazagak idatziriko liburuan, bertzeak bertze indar polizialek, agintariek, epaileek, hedabideek, edota kazetari konkretu batzuk ere jokatzen duten papera aztertzen du...euren argudioak, euren gezurrak... tortura altxatzeko erabiltzen dituzten trikimailuak datu eta txostenen bidez agerian utziz.
Saretik deskargatzeko aukera dago hemen: El caso Portu-Sarasola. Los encubridores de la tortura al desnudo