HAZPARNEKO ANDEREA ANTZESLANAK ARRAKASTA IZAN ZUEN IRURITAN

Iruritako Gizarte Bilgunea jendez mukuru bete zen Hazparneko anderea antzezlan ederra ikusteko. Lapurtera ezin ederragoan mintzatu ziren antzezle amateurrek ikaragarriko ikuskizuna eskaini zuten Ander Lipusen gidaritzapean bertaratu ziren guztien gozamenerako.