BAZTANGO EH BILDUK BERE ZERRENDA AURKEZTU ZUEN ATZO

Atzo Baztango EH Bilduk hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrendaren berri eman zuen jende aitzinean. Musika eta merendu batez lagundua, bere proiektu politikoa segitzeko konpromisoa hartu zuen. Behin izen guztiak aipatu eta gero, Joseba Otondo alkategaiak hitza hartu zuen ondoko urteetan EH Bilduk Baztanen, eskualdean eta Nafarroan jokatuko duen paper zentrala azpimarratzeko. Akitzeko, Eduardo Galeano idazle uruguaitar zendu berriaren solasak erabili zituen: utopiak horretarako balio du: ibiltzeko.

Hautagaien zerrenda: 1.Joseba Otondo 2.Mikel Ortega 3.Maite Iturre 4.Juan Kruz Iriarte 5.Oianko Garde 6.Xabi Torres 7.Pili Migeltorena 8.Mariano Iribarren 9.Juana Mari Gortari 10.Ramontxo Garmendia 11.Maite Oteiza 12.Jon Elizetxe 13.Izargi Zumarraga
Ordezkoak 1.Kepa Lazaro 2.Enara Mitxeltorena  3.Mairu Garisoain   4.GarbiƱe Elizegi 5.Peio Obregozo