LEKAROZKO HERRIAK ARAZOAK DITU URAREKIN

Baztango Udalak prentsa ohar baten bidez hauxe azaldu du:
Larunbataz geroztik Lekarozko herrian urarekin arazoak izaten ari dira, momentu batzutan, urik gabe geldituz. Arazoa zein ote den argitu eta konpontzeko lanean ari dira bai Lekarozko eta Iruritako uren arduradunak, baita Baztango udala ere. Horrela gauzak, astelehen goizean Lekarozko ur-depositorat ura zisterna-kamioetan eramaten hasi dira. Arazoak konpondu bizkitartean herritarrei ura zentzuz erabiltzeko eskaera egin nahi zaie.