LARUNBATEAN ESKOLA FEMINISTA IRUÑEAN

EMAGIN elkarteak antolatua "Hau ez da gure bakea! Euskal Herriko gatazka politikoen irakurketa feministak" ikastaroa izanen da Iruñeko katakraken asteburu hontan. Ikastaro bera eginen dute Bilbon otsailaren 27an

Asmo nagusia, Euskal Herriko gatazkari buruzko hausnarketa egitea da, horretarako teorikoki ekarpenak eta mahainguruak bideratuko dituzte, baina parte hartzaileen arteko ariketa eta dinamika kolektiboen bidez non gauden eta noruntza jo nahi dugun aztertuko dute.

EGITARAUA:
   10:00 "Bakea ez da existitzen, feminismoa bai" (Jule Goikoetxea)
   11:00 "Euskal gatazka ezaugarritzen. Feminismotik irakuketa" (Zuriñe Rodrigez)
   12:00 hamaiketako
   12:30 Ariketa kolektiboa
   14:00 bazkaria
   15:30 "Pertsonala politikoa da. Gatazkak generoa dauka?" mahaingurua 
    - Emakume militante eta preso ohia
    - Senidea (Oihana Etxebarrieta)
    - Psikologoa (Oihana Barrioa)
    - Mutil militante eta preso ohia (Iker Moreno)
   17:00 Ariketa kolektiboa
   18:00 Itxiera

Ikastaroaren prezioa 5€ izago da eta bazkariarekin 15€. Izena eman beharko da emaginartxiboa@gmail.com-era idatziz, plaza mugatuak bait daude.  Lau egun lehenago itxiko da izen ematea. Informazio gehiago hemen