Saltatu eta joan eduki nagusira
GAZTETXEAN URKO GARTZIAREN ATXILOKETAREN BERRI EMAN ZUTEN BATZAR INFORMATIBOAN
Indar gorriren kontrako operazioan atxilotutako Urko Gartziaren berri eman zuten atzo gaztetxean egin zen batzar informatiboan. 60 lagun elkartu ziren eta, azaldu zutenez, atzo Guardia Zibilaren aitzinean deklaratu zuen eta gaur goizean pasatzekoa zen epailearen aitzinean deklaratzerat. ADN frogak egin dizkiotela adierazi zuten. Mobilizazioak izanen direla agertu zuten eta ondoko egunetan horren berri emanen dituztela.