Lesakako Zalain-zoko auzoan kokaturik dagoen Zalain Transformados enpresako langileek martxa bat egin zuten ortzegunean lantegiko atetik atera eta Lesakako ArcelorMittal enpresako ateraino.
Gogoratu Zalain Transformados lantegia tubo sektoreko Condesa taldearen barnean kokaturik dagoela, baina honen arazo finantzieroak direla eta, eguberrietako bi aparteko soldaten %75 zor ditu enpresak eta hori aldarrikatuz mobilizatzen ari dira.
Lehendabiziko mobilizazioak urtarrilaren 18an egin zituzten,lan txanda bakoitzean 4 orduko lanuzteak eginez. Ikusita enpresak zor duena ordaindu gabe segitzen zuela, Otsailak 2 eta 4-rako lau orduko lanuzteak egin zituzten eta tartean mobilizazio bat Berako Banco Santander parean. Gauzek berdin segitzen dutenez, otsailak 11rako egun osoko lanuztea deitu zuten ArcelorMittal enpresara martxa bat egitea adostuz.
Tartean joanuden Urtarrilaren 29an Europako konpetentzia batzordeak ArcelorMittal eta banku konsortzio batek Zalain Transformados eta bertze enpresa batzuen kontrola hartzeari oniritzia eman zion, baina oraindik berririk izan gabe jarraitzen dute langileek.
Lanuztean egindako batzarrean mobilizazioekin segitzea erabaki zuten eta konkretuki otsailaren 18an 4 orduko lan uzteak eginen dituzte. Horretaz gain, Zalaingo langileek Berrioplanoko Perfrisako langileekin batera manifestazioa eginen dute goizeko 12etan Iruñeako Udaletxe plazatik abiatua.