"AROZTEGIAREN ALDE ZEIN KONTRA DAUDENEI DEI EGITEN DIEGU LARUNBATEKO MANIFESTAZIORA"

Aroztegia eta gero zer? plataformak dei egin die Aroztegiaren alde zein kontra dauden herritar guztiei larunbatean herri galdeketaren alde eginen den manifestaldian parte hartzeko.

Estebe Apezetxe eta Agurtzane Obregozok Xorroxin irratian adierazi dutenez, Baztandarrek erabaki beharreko gaia da Aroztegiarena. Sinadura bilketez, atxikimenduez edota Udalez Gaindiko Plan Sektorialak ekarri ditzakeen ondorioez ere mintzatu dira. Xehetasun guztiak elkarrizketan aditu daitezke