Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: abendua 26, 2016
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

kirola
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

EZTIGINTZA ETA ERLEZAINTZA IKASTAROA ANTOLATU DU HAZITIK HOZIEK

Baztango agroekologia eskola herritarraren barnean hastapeneko ikastaro bat antolatu du Hazitik Hoziek. Nik gustura paratuko nuke kofoin bat, baina nondik hasi? Zeintzuk dira horretarako gutxiengo baldintzak?  Galdera horiek eta gehiago ere argitzen ahalko ditu harat hurbildu eta m undu interesgarri honetan estreinuz sartu nahi duenak.  Egitaraua Morfologia  (Erleen ezaugarri fisiologikoak) Haziera zikloa ( Erleen bizi-zikloa) Bertako espeziea  (Bertan dugun erle-espeziaren ezaugarriak) Bizkarroia eta harraparia  (Erleen izurrite eta etsaiak) Ekipamendua eta lanabesak  (Lanerako gutxiengo tresnak) Kofoinak, modelo anitzak Nondik hasi Kokapena ( Kofoina non paratu) Ama berria  (Hasteko beharrezko erregina nola lortu) Nukleoa, zer den  (Ama lortzeko modu anitzetako bat hau da) Zer da zer  (Gure kofoinean topa ditzakegun aldaerak) Noiz zer egin  (Urteko eginbeharrak) NOIZ: Maiatzaren 20an, larunbatean....
Irudia

Elurre Iriarte: "Jende aunitz berandu ohartu da inportanteena zer den"

Nola heldu gara hona? Saguzarrek dute errua? Animali basen bidez kutsatu bagara ere, ez, errua ez dute saguzarrek. Errua argi da gurea dela: ostikoka ibili dugu natura eta bueltan etorri zaizkigu guri kolpeak pandemia moduan. Gerran gaude? Bai, baina ez dugu argi ikusten non dauden batailak, galtzaileak izateko arrisku haundiarekin. Badira irabazten ditugun eta irabaziko ditugun batailak, baina martxa hontan gerra eternoa izanen da eta espabilatzen ez bagara gehiago izanen dira galduko ditugun borrokaldiak. Zein eragin izaten ari da, pertsonalki? Kontraesanez betetako egunak bizi ditut: bakardadearen sentimendua kolektibo baten parte izatearekin gurutzatzen da, zaindua izatea zaintzailea izatearekin, haserrea momentu alaiekin, beldurra ausardiarekin. Orokorrean etorkizun kaotikoa esperantzarekin gurutzatzen zait, zoritxarrez gehiagotan alde iluna irabazle. Pandemia honek denoi berdin eragiten digu? Baito!! Berdintasunaren leloa martxan da: denak berd...
Irudia

20 urteko kartzela eta 56.000 euroko zigor eskaera zazpi laguni

Aroztegiako auziperatuekin elkartasuna adierazteko agerraldia egin da Lekarozen. 270 pertsona bertaratu dira Aroztegiako jauregi parean izandako prentsaurrekora. Argazkietan auziperatutako 7 herritarretatik 5 agertzen dira mahaiaren bueltan eserita. Bertan pasa den mezua osorik sartu dugu: "2021eko udaberrian Baztango Lekarozko herria loratu zen bere lurrak defendatzeko nahiarekin. Espekulazioaren mamurru beltzak bere makinekin, beraiendako espreski egindako legeak errespetatu gabe eta Baztango herritarren eta tokiko erakundeen erabakien gainetik pasatuz, gure lurrak xehatzera etorri ziren. Agertu bezain fite Euskal Herriko xoko guzietatik herritarrak Aroztegirat hurbildu eta akanpada koloretsu, eta desobedientearekin, gure gorputzak makinen aitzinean paratuz, basakeria zen obra hura gelditzea lortu genuen. Palacio de Arozteguia SL, TEX eta QUEIPO SL etxerat igorri genituen, ZORIONAK! Euskal Herriko eragile, norbanako eta mugimendu anitzen babesari esker gertatu...
Irudia

ERRATZUN BERTAKO HAZIEN EGUNA GIRO ONEAN EGIN ZUTEN

Larunbatean, negu giroko eguraldiarekin Bertako haziaren eguna egin zuten Erratzun. Modu horretan goizeko 10:30tarako Etxelebertzeko elkartearen gerizpean hazien mahaia paratu zuten: banabarra, tomatea, kalabaza, artoa... eta, horiek trukatzeko aukera izan zen.   Ondotik Jakoba Errekondo ren mintzaldia etorri zen. Ordurako Etxelebertzeko goitiko solairua jendez bete zen eta  giro berotu, nahiz kanpoan hotza eta alimaleko haize­ erauntsiak ari. Harat hurbildutakoek  usurbildar nekazal ingeniariaren Bizi Baratzea liburuaren aurkezpena interes biziz segitu ahal izan  zuten. Mintzaldia Josetxo Apezetxea erratzuarrak aurkeztu zuen eta liburua argitaratu duen  ARGIA astekariko Mikel Asurmendik ere hitza hartu zuen. Jakoba Errekondok baratzearen eta  baratzegintzaren garrantzia aipatu zituen eta, pittanaka­pittanaka, bere komunikazioarako dohaiaz  baliaturik liburuaren barrenkiak aletu.  Elikaduraren gaineko kezka eta, hortaz, baratzegintzarena,...
Blogger zerbitzuak eskainia