Gazteek jasaten duten lan prekarietatea salatzeko Dantxarineara



Baztan eta Bortzirietako Ernaiko eta Bidasoaldeko Aitzinako gazteek, Ernairen Biziak Biziarazi dinamikaren barruan, deialdia egin dute, ekainaren 14ean, Dantxarineara joateko. Han ematen den kontsumo eredu masiboari eta bertan gazteok jasaten duten lan prekarietateari aurre egiteko intentzioz, hainbat ekintza burutuko dira bertan.