Joxepi Miuraren Lan Gaua

joxepi mihura bilaketarekin bat datozen irudiak

Azaroaren 9rako zegoen ibilaldia iragarria, baina bertan behera geratu zen; oraingoan bai, abenduaren 14an burutuko da, larunbatean beraz.

Baztan-Bidasoa Turismoa Elkartearen eskutik, eta Baztango Udalaren laguntzarekin, zazpigarrenez burutuko da Lan Gaua ekimena. Aurten, lehenengo aldiz, Baztanen.

Ilargiaren argipean eginen den ibilaldia izanen da Lan Gaua, eta kontrabandoan aritutako gizon eta emakumeak omentzea du xede.

Aurtengoan, kontrabandoan aritutako emakume baten testigantzak eta pasadizoak jasoko dira eta, honela, Urruska etxeko Joxepi Miurak berak bizitutako anekdotak kontatuko ditu.

Ibilaldia Elizondoko Beartzun auzotik abiatu eta Balaun eta Berderizen barna ibili ostean, Beartzunera itzuliko da, guztira, hamar kilometro eginez, hiru orduko iraupenez. Elizondon 18:00etan eginen dute hitzordua, autobusez Beartzun auzora joateko.

Izena eman nahi duenak 948 59 23 23 telefonora deitu beharko du (09:00etatik 13:00etara) edo info@baztan-bidasoa.com helbidera idatzi. Hamar euro ordaindu beharko dituzte.