Errigoraren uzta berria



Gaurtik aurrera martxan da Errigorak Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren edizio berria. Oraingoan, Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina, kontserba-sortak, arroza eta pasta eskainiko ditu, euskaraz etiketatuta eta ekoizleek saltzen duten jatorrizko prezioan.

Otsailaren 27tik martxoaren 12ra arteko epea izango da eskaerak egiteko, eskuorriak betez jarraian aipatzen diren lekuetan: Zubi Punta eta Dolaetxe ostatuetan; Fantxike eta Kattalingorri-Zangue dendetan. Eskaera egitean ordaindu behar da.

Bilketa berriz, Kattalingorri-Zanguen eginen da: olioa (apirilak 2-7) eta kontserbak berantago: (maiatzaren 21-26).  Dena batera eskatu arren, bi txandatan jasoko dira beraz, elikagaiak.

Errigoraren webgunearen bidez ere egin daiteke eskaera: www.errigora.eus/eskutik-eskura-2020 helbidean.

Kanpaina honetako eskaintzaren barruan honako produktu hauek egongo dira aukeran: oliba-olio birjina estra, pikillo piperrak, zainzuri zuriak, orburuak, barazki-menestra, tomate frijitua, arroza, potxak, barazki-kremak eta pasta. 

Aurtengo kanpainan 16 ekoizlek hartuko dute parte: Nafarroa hegoalde eta erdialde zabaleko bost olio-errotak, bederatzi kontserba-etxek eta arroz-ekoizle eta pastagile banak. Urtez urte, kontsumitzaileen kopuruarekin batera, ekoizleen familia ere haziz doa.

Aurreko edizioetan bezala, Errigoraren kanpainan batzen duten diruaren parte bat Nafarroa hegoaldeko euskalgintzarentzat izango da.

'Gure hautuez harro' da aurtengo kanpainaren leloa. "Harro baikaude gure ekoizteko eraz, gure kontsumitzeko eraz, herria egiteko eraz", aipatu dute Errigorakoek.