Aroztegiari ez! Bizitzeko Baztan nahi dugu!


 



Aroztegia eta gero zer? plataformak eta Baztango Gazte Asanbladak Aroztegiko proiektuaren inguruko  bideo bat plazaratu dute. 

Bideoan Palacio de Arozteguía enpresak Lekarozen luxuzko hotela, 22 hektareako golf zelaia eta 228 etxebizitza turistiko egiteko asmoa baztandarren gehiengoaren borondatearen aurka inposatu nahi dutela azaltzen dute. 

Bideoan 2009an Lekarozen egin zen batzarra gogoratzen dute, zeinean herritarren hirutik bik  proiektuari ezetz erran zioten. 2015ean egin zen galdeketan berriz,  baztandarren hamarretik bederatzik eman zioten ezezkoa proiektuari.  Denbora honetan hainbat mobilizazio egin dira egitasmo erraldio honen aurka eta arlo instituzionalari dagokionez, Baztango Udala eta Batzar nagusia ere proiektuaren kontra azaldu dira.