Baztango udaletxeak 800.000 euro (133.108.800 pzta) ditu soilik eskura

Larunbatean, udaleko kontuen berri emateko agiria ez sinatzea erabaki zuen Garbiñe Elizegik baztango alkate berriak; kontuen inguruko xehetasun gehiago eduki artio ez zuela sinadurik emanen erran zuen. Agirian agertzen zenaren arabera, erabili daitekeen diru kopurua 1.443.283 eurokoa da, alta, horietatik, 601.000 euro udaletxeak itzuli behar dituen abalak dira. Hortaz, 800.000 euro inguruko aldeak erakusten du egiazki 8000 biztanleko udalerriak premiazko ordainketak egiteko duen dirua
Garbiñek erran zuen egoera ekonomikoa larria zela, eta aitortu zuen, berak eta karguak hartu zituzten bere kideek kontuen egoeraren inguruan aitzinetik ere kezkak zituztela. Lehenik eta behin herritarrak informatu nahi dituztela erran zuen Garbiñek, egoera zein den agertu eta zer aurkitu duten. Bere helburuetako bat zorra murriztea izanen da.
Azken legealdiko azken aitzineko udalbatzarrean onartutako balantzean, udalaren zorra 2010eko abenduaren 31an 8,9 milioi eurora iristen zen (1480.835.400 pzta.)
Guzti horren ondorioz eta estatuko gobernuak finkatutako irizpideak tarteko arialdi honetan ez da mailegu gehiagorik eskatzen ahalko.