MURRIZKETEN KONTRAKO ELKARRETARATZEA TXOKOTON


Atzo jende andana bildu zen Elizondoko bestetan murrizketen kontrako protestan. Bertan bankarendako dirua, herritarrendako mixeria lemarekin salatu nahi izan zituzten Nafarroako Gobernuak hartu dituen neurriak. Bertze herrietako bestetan ere halakoak egiten segitzea aurreikusten dute.