"GAZTA ZATI BAT" DOKUMENTALA IRURITAN 20:30etan

Erne ordu aldaketarekin!!!
  • NOIZ: Irailaren 21a, ortzirala, 20:30etan
  • NON: Iruritako gizarte bilgunean

Munduan bere gasnagatik ezaguna den Euskal Herriko herri ttiki batean abia­tzen da istorio hau. Herritar xume ba­tzuk, Europako indarkeriazko azken ga­tazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea. Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gerta­kizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal He­rria. Letra ttikiz idatzitako historia handi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumental bat.